Publizitate eraginkortasunaren baliospena

Bloga zuzentzeko irizpideak

Posted by: publieraginkor on: Otsaila 27, 2009

Hauek izango dira kurtso amaieran, zuen bloga zuzentzerakoan, kontuan izango ditudan irizpideak, eta eremu bakoitzak mereziko duen nota:

  • Osotasuna: proposaturiko ariketa guztiak burutu dira, bakoitzak merezi duen arreta eta dedikazioarekin.  3 puntu.
  • Hausnarketa maila: sakontasun nahikoaz garatu dira ariketak, iritzi soiletik haratago irizpide akademiko eta profesionalak erabiliz. 3 puntu
  • Ideien originaltasuna: ideia propioak azaltzeko gaitasuna. 2 puntu
  • Bestelako ekarpenak: proposaturiko ariketez gain, publizitatearen eraginkortasunarekin harremana duen beste edozein material, iragarki, testu edo hausnarketa blogera ekarri izana. Puntu 1
  • Aurkezpena eta idazketa: blogaren itxura argia eta erakargarria da, eta erredakzioa zaindua eta ulergarria. Puntu 1

Hau guztia kontuan izan zuen ariketak egiten dituzuen bitartean!

Notak, bihar

Posted by: publieraginkor on: Ekaina 9, 2009

Apur bat atzeratu naiz zuzenketa lanekin. Bihar goizean hasiko naiz notak bidaltzen, e-mail bidez.

Biharko ez baduzu zure blogaren nota jaso, erreklamatu!

8. ariketa: Publizitate sexistari begira

Posted by: publieraginkor on: Maiatza 21, 2009

Publizitate sexistarik egiten al da gaur egun? Ohikoa da? Erraz igartzen diogu? Klasean ikusitako 15 iragarkiak Emakundek proposatzen dituen publizitate sexista antzemateko irizpideekin erkatu ditugu. Aleatorioki aukeratutako iragarki horietan sexismorik ikusten al da, neutroak dira edota praktika onak bultzatzen dituzte?

Arrazoitu zure erantzuna eta azaldu Emakundek proposatzen dituen irizpideekin bat egiten duzun edo ez, eta zergatik.

7. ariketa: Publizitatearen mugak

Posted by: publieraginkor on: Maiatza 15, 2009

Klasean publizitatearen efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu Los límites de la publicidad artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

6. ariketa: Iragarkien elementuak

Posted by: publieraginkor on: Maiatza 7, 2009

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Azaldu eta arrazoitu.

Aldaketa batzuk

Posted by: publieraginkor on: Apirila 30, 2009

Bihar, maiatzaren lehenengoa izaki, ez dugu klaserik izango. Datorren astean, ordea, ostiraletako ohiko klaseaz gain, ordu bat errekuperatu behar dugu, bere garaian Merkatu Ikerkuntzari dedikatu geniona baina berez ikasgai honi dagokiona.


Beraz, datorren ostegunean, maiatzak 7, Merkatu Ikerkuntza beharrean Baliospeneko ordu bat egingo dugu, 9etatik 10ak arte, ikasgelan.
Ordura arte!

5. ariketa: Post-testaren emaitzak (2/2)

Posted by: publieraginkor on: Apirila 24, 2009

Gaur zuek burututako post-testaren emaitzak aztertu beharko dituzue.

Orokorrean zein izan da kanpainaren inpaktu globala?

Gogoratzen da? Markarekin erlazionatzen da? Ulertzen da? Gustagarria da?

Zeintzuk izan dira iragarkiaren puntu indartsuak eta ahulak?

Post-testaren emaitzak ikusita, kanpaina hobetzeko pistaren bat bururatu zaizu?

Tags:

Oporrak!

Posted by: publieraginkor on: Apirila 8, 2009

Ondo pasa oporrak baina gogoratu post-test bat daukagula martxan. 24rako zuen emaitzak aurkeztu beharko dituzue. Bitartean, eta inkestak egiten hasi aurretik, zuen galdetegia niri e-mailez bidaltzea baduzue, zuzenketak egiteko eta abar.

Zaindu!

5. ariketa: Post-test bat aurrera eraman (1/2)

Posted by: publieraginkor on: Apirila 3, 2009

Gaur planteatzen dugun ariketa nahiko luzea da, baina erraza, gaur eta apirilaren 24a artean garatu beharrekoa.

Klasean aipatu dugu post-test metodologia. Bada garaia zuk zeuk ere post-test bat aurrera eraman dezazun, zuk nahi duzun kanpaina batekin. Horretarako gidoi bat daukazu. Hori jarraitzea besterik ez duzu.

Gaur, lehenengo pausoa:

- Kanpaina aukeratu (hemen aukeratu dezakezu kanpaina berrienen artean)

- Targeta aukeratu

- Bariableen definizioa.

Blogean islatuta beharko da lehenengo pauso hau.

Hori eginda, aste santuan zehar post-testaren inkesta erredaktatu beharko duzu, eta praktikara eraman (gutxienez 10 pertsonekin). Inkesta niri pasatu beharko didazu paperean.

Apirilaren 24ean berriz post-testaren emaitzak azaldu beharko dituzu blogean.

Tags:

4. ariketa: eraginkortasuna saritzen

Posted by: publieraginkor on: Martxoa 27, 2009

Gaurko klasean Eficacia sariei begira jarri gara. Ikastaroaren hasieran azpimarratu genuen publizitate jaialdi honen berezitasuna: ez du kreatibitatea saritzen, eraginkortasuna baizik. Eta eraginkortasun horren frogak eskatzen ditu saria ematerako orduan. 2008ko irabazle nagusiak, adibidez, hurrengo frogak eskaini zituen saria eskuratzeko.


Agentziek (edo euren elkarteek) antolatzen dituzte normalean kreatibitate jaialdiak. Sariek prestigioa ematen diete agentziei eta baita kreatiboei ere. Autopromoziorako jaialdiak direla esan daiteke, publizitatearen negozioaren barruan notorietatea lortzeari begira egindakoak. Beste aldetik, publiko orokorraren arreta lortzen da jaialdi hauen bitartez, publizitatearen alde espektakularra eta artistikoa azpimarratuz normalean.

Eraginkortasun jaialdi bat bestelako kontu bat da, ordea. Agentziek beharrean, iragarleek beraiek antolatzen dituzte horrelakoak (Eficacia sarien kasuan, Asociación Española de Anunciantes delakoak). Zergatik? Zer bilatzen da? Zertarako balio du? Zein sektoreri egiten dio mesederik handiena?

Hausnartu honen inguruan.

Eta gero…

Eficacia sarien 2008ko irabazleen zerrenda ere kontsultatu dezakezu, eta konparatu 2008ako iragarleen inbertsio ranking-arekin. Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat?

Aste honetan ez dago klase presentzialik, baina…

Posted by: publieraginkor on: Martxoa 11, 2009

Horixe ba, ostiralean, martxoaren 13an, ez dugu elkar ikusiko, baina zure blogak aktibo jarraitu beharko luke aste honetan ere.

Alde batetik, pasa den astean planteatutako hausnarketa bukatu ez baduzu, orain da momentua. Gogoratu sare sozialei begira jarri ginela marketingaren ikuspuntutik.  Web-gune honetan bereziki Facebook-en marketing aplikazioei buruz hitz egiten dute.

Facebook lagunen sarea

Facebook lagunen sarea

Bestetik Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da. Zenbat lagun lortu dituzu? Nola? Zuzenean, lagunen lagunen bitartez, espontaneoki zugana jo dutelako… Zer nolako aplikazioak erabili dituzu? Profila, taldeak, kausak, marketplace, argazkiak, estekak…

Zure Facebook kontu faltsua itxi dezakezu dagoeneko. (Horretarako settings>deactivate account).

Esperimentuaren nondik norakoez hitz egiteko garaia da. Gure esperientzia honek zenbaiteraino jartzen ditu kolokan sare sozialen inguruko ideiak, hau da, beren indarra dagoeneko elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela? Zer nolako zalantza etikoak sortzen dizkizute tresna berri hauek?  Posible ikusten duzu interneteko sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik, hau da, medio nagusiagoetan (hots, telebistan) agertu gabe? Horrelakorik ezagutzen duzu?

 

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jun    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Top Posts

  • None