Publizitate eraginkortasunaren baliospena

3. ariketa: Sare sozialen eraginkortasuna

Posted by: publieraginkor on: Martxoa 6, 2009

Marketing biralaz aritu garenean, marketing mota honek sare sozialak baliatzen dituela aipatu dugu. Pauso bat aurrerago emanda, Facebook-en inguruan hitz egin dugu, eta honek marketingaren esparruan izan ditzakeen aplikazio zehatzak aztertu ditugu. Orain dela gutxi, esate baterako, Burger King-ek sona handia lortu zuen Facebook bitartez bideratutako marketing ekintza bati esker. Facebook-ek aplikazio hori deuseztatu zuen azkenean. Hala ere, arrakasta argia izan zen.

Facebook ez da sare sozial bakarra, ordea. Hona hemen fenomenoaren historia apur bat eta sare sozial desberdinen deskribapena.

1. zatia: gogoeta

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

2. zatia: esperimentua

Sare sozialak, definizioz, munduko pertsona guztiak konekatuta egon gaitezkeen ideian oinarrituta daude. Zuk lagun bat duzu, eta lagun honek beste lagun batekin konektatzen zaitu, eta hirugarren honek laugarren batekin… bukaera ez duen segida batean. Hala ere, izan daiteke “lehen” lagun horren beharra gabe ere sare birtual bat osatu ahal izatea. Erabiltzaile honek egin duen moduan, Facebook esperimentu bat proposatzera natorkizu. Profil faltsu bat sortuz astebetean zenbat “lagun” lortu ditzakezun probatu beharko duzu. Nola egin?

- Sortu profil faltsua: izena, datuak eta argazkia, zurekin zerikusirik ez dute izango. Benetako email helbide bat behar denez, email berri bat egin dezakezu ere. Profil interesgarri sortzea komeni da, noski.

- Has zaitez lagun eskaerak eginez. Hori egiteko dagoeneko ezagutzen dituzuenengana jo dezakezu (zure benetako identitatea errebelatu gabe, noski), bilatzailean jendea bilatu dezakezu, talde desberdinetako partaideei eskaerak bidali ahal dizkiezu…

- Saia zaitez 100 eskaera egiten.

- Itxaron ezazu astebete, eta datorren ostiralean, honen inguruko hausnarketa bat eskatuko dizut.

- Esperimentua bukatuta, profila borratu dezakezu.

ZORTE ON!

Leave a Reply